LITERATURA

Idoia Garzes eta Antxiñe Mendizabal idazleen azken lanak

Lehenak 2019ko Zubikarai Saria eskuratu zuen eta horri esker Mendiko Gaitza izeneko lana idatzi du. Bigarrenak, Odolekoak izeneko liburua kaleratu du.

Idoia Garzesek mendian kokatu du lanaren korapiloaren hasiera: “Gailur bateko buzoian aurkitutako txartela hartzen duenean, dena aldrebesten zaio Arlet Anaut protagonistari: duela urtebete desagertutako mendizalearen heriotzarekin lotuko dute, eta triangelu bitxi batean endredatuta ikusiko du bere burua.
Elkar argitaletxeak aipatu duenaren arabera, bere lehen eleberri honetan “izugarrizko trebezia erakusten du Idoia Garzesek, bai kontakizunaren nondik norakoen eraikuntzan misterioari eta jakin-minari eusteko, bai idazkera dotore, sinesgarri eta pertsonal bat sortzeko orduan”.

Antxiñe Mendizabalek Iruñeko familia baten historia kontatu nahi izan du. Familia horren hiru belaunaldi eta hiru emakume dira aipagai: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen duten hiru matrioxka. “Gizartearen tenkak, borrokak eta aldaketak ageri dira kronika bizi honetan. Baina, batez ere, ama-alaba harremanei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria da esku artean duzuna: lotura zail, konplexu eta mingarria, sentimendu kontrajarriz osatua, edari bizi batzuen antzera, sartzean eztarria erre eta barrena luzaroan berotuko dizuna”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu