ESZENA

Lau dimentsioko komedia bat

Gilkitxaro taldeak, gaur, 18:30etan, Bilboko Kafe Antzokian, 8 begi izeneko obra arrakastatsua ikusteko parada eskainiko du.

Luli Patatax eta Ander Bakon otorrinoak entzumenaren inguruko predikua esatera doazela, ezusteko eder baten ondorioz ikusmenari buruzko komedia-sinposium-absurdua egiten bukatuko dute. Horrela, zortzi begiz baliatuta munduari begiratzeko modua eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute.

Azken urteetan Gilkitxarok Honolulu, leku bat eta Mirande Kabareta lanak antzezten ibili da. Nolabait 8 begi antzezlanean aurreko obra bietako osagaiak uztartzen dira. Batetik lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa eta bestetik, kabareta. Izan ere, lana sortzerako orduan XX. mende hasieran Alemanian Karl Valentin idazleak garai horretako kabaretetan proposatutako zenbait eszenetako testuak abiapuntu izan dira.



 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button