LITERATURA

Idazlearen estiloa aztergai “Eztabaidak Literaturarekin” zikloan

Bihar, hilak 18, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin zikloa egingo du. Topaketa 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta bertan, Pello Lizarralde eta Txani Rodriguez autoreek hartuko dute parte.

Bertan jorratuko diren gaiak honakoak izango dira: testuak idazteko orduan edukia edo forma garrantzitsuagoa den, estiloak inprobisazioa onartzen duen ala ez, edo norberaren estiloa aurkitzea erraza edo zaila den.

Txani Rodriguez Laudion jaio zen, 1977an. Kazetaria, gidoilaria eta idazlea da. Lo que será de nosotros (2008), Agosto (2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (2016) eleberriak argitaratu ditu. El corazón de los aviones (2006) kontakizun-liburua eta zenbait komiki argitaratu ditu; horien artean, La carrera del sol (2008) nabarmentzen da, hainbat hizkuntzatara itzuli dena.
Radio Euskadiko Pompas de papel programako taldeko kide da, eta hainbat komunikabidetan idazten du, besteak beste, El Correo egunkariaren Territorios kultura-gehigarrian.
Sormen-idazketako irakaslea da Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonèsen eta ALEA Literatur Elkartean.
Gainera, Txani Rodriguezek 2021eko Euskadi Literatura Saria jaso zuen gaztelaniazko literaturaren kategorian, Los últimos románticos lanarekin.

Pello Lizarralde Larraza Zumarragako euskal idazlea da. Bere azken lanak Orbanak (2012, Erein), Elur bustia (2016, Erein) eta Argiantza (2020, Erein) izan dira. 2003ko Euskadi Saria ere eskuratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button