MUSIKA

Kupela taldeak "Arrisku maite" diskoa kalean du

Erromeria giroko talde erregea dugu Kupela, zeinek panderoa, trikitixa eta perkusioa bertso alai eta freskoekin maisuki nahasten dituen.

Azken lan honetan bere izaerari eutsi, eta euskal musika tradizionala eta bertsoaren arteko oreka mantentzen lortzen du taldeak. Angel Larrañagak eta Xabier Zabalek konposatutako hamahiru kanta berri eskaintzen ditu lan honek.

 

 

Arriskua maite izenak, bidean topatzen dituzten arriskuak eta erronka gustura onartu eta abilezia ikaragarriz gainditzen dituztela adierazten du.

Xabier Alberdi (trikitixa), Anjel Larrañaga (panderoa, ahotsa) eta Juan Ezenarro (bateria-perkusioa) dira Kupela taldeko kideak. Hirugarren diskoa da hau, aurretik, Pagotxa eta Gau Giro atera baitzituzten.

Elkar Argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button