MUSIKA

Ash Borer eta Vanum talde estatubatuarren black metal esperimentala, Derion

Derioko Baserri Antzokian, AEBetako metal eszena undergroundeko bi taldek joko dute bihar: Ash Borer eta Vanum. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

AEBetako metal talde interesgarrienetariko bat da Ash Borer. 2016an, The Irrepassable Gate izenburuko lana plazaratu zuten Profound Lore diskoetxe prestigiotsuaren eskutik, iazko disko onenen zerrenda askotan sartu zena. Ash Borer, izan ere, sormen handiko taldea da. Bere proposamenean soinu-hormak eta disonantziak loratzen dira, blcak metal tradizionala eta esperimentazioa uztartuz. Hori guztia, giro epiko eta itzaltsuekin janzten dute.

Vanum, bestalde, Ash Borer eta Fell Voices taldetako musikarien egitasmoa da. Hauek ere Profound Lore diskoetxearekin aritzen dira, eta 2015ean, Realm of Sacrifice diskoa plazaratu zuten, haien estreinako lana. Vanumen soinuan giro depresiboak eta malenkoniatsuak nagusitzen dira, black metak melodikoaren bitartez eraikiak. Wombat Booking agentziaren arabera, “ñabarduraz betetako atmosfera ikaragarria sortzen dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button