ESZENA

“Auzo Eszena” programa, Gasteizko gizarte etxeetan

Auzo Eszena programaren helburua, arte eszenikoak hainbat gizarte etxetara eramatea da. Aurtengo edizioak helburu bera izango du, eta kasu honetan, Arana, Aldabe, Arriaga eta Ariznabarra gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan lan ikusgarriak taularatuko ditu, “hiriko talde eta artisten proposamen artistikoak areto horietan gasteiztarrei helarazteko”. Auzo Eszena bi denboraldietan egiten da: udaberrian eta udazkenean.

Aurtengo udaberriko programa otsailaren 22an hasiko da, Aldabeko gizarte etxean, Trokomotxo talderen eskutik, Deshauciado lanarekin. Horren ostean, martxoaren 1ean, Pánico Escénikoa taldeak Gel de lucha eskainiko du, Araneko gizarte etxean.

Ondoren programatu diren beste lan batzuk honakoak dituzue: Teatro Tranpolaren eskutik, El vínculo; Juanjo Monagoren Gracias y desgracias del ojo del culo; Pandoraren Ansia lana eta abar.

 

Noiz, zer eta non ikusi nahi baduzue, hemen duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button