
Ibilki antzerki programak antzerkia, dantza, musika, zinema eta bestelako emanaldiak bilduko ditu aurten, otsailaren 8tik ekainaren 8ra bitartean. Betiko legez Euskal Herriko hainbat herritan izango da, hala nola, Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaleun, Kanbon, Baionan, Azkainen eta Donibane Lohizunen.
“Herriekin hurbiletik landua den dispositibo horren bitartez Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ikusgarri geletan, mediateketan eta plazetan, euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna ezagutzeko parada eskaini nahi du, hamabost bat emanaldi hamar bat herritan eskainiz”.
Lehen saioa, larunbat honetan izango da, Kanbon, eta bertan algara batean, Pontx pailazoak Denak plazara! izeneko saioa eskainiko du.
Horren ostean, eta batzuk aipatzearren, Pantzo Hirigarai, Belarriprest. Nire lehenengo sortzelana, Jon Ander Urresti Ugalderen Eukalyptus, Ertza konpainiaren Otempodiz, Paul Urkijoren Irati filma, ….etorriko dira.
Aurtengo hitzordu guztien gaineko informazioa ikusteko: Ibilki