ARTEA

Ibilbideari buruzko ideia

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ataria gunean Egile(ak) zikloko bi erakusketetako lehena ikusgai dago: Bidegurutzeak / Itinerarios comunes. Bertan, Gipuzkoan bizi eta lan egiten duten bost artistaren lana (Ainhoa Goenaga, Maddi Zumalabe, Nagore Amenabarro, Sara Ayesa eta Viviane Straub) erakusten da. Bigarren erakusketa, Gutxi esan, asko jolastu, abuztuaren 9an inauguratuko da.

Ainara Martinek komisariatutako erakusketa honek arte plastikoen kategorian Egile 2023 saria irabazi zuten bost artista horien prozesua du ardatz. Ekimenaren helburua da saria lortu duten sortzaileei ikusgarritasuna ematea, eta halaber, artearen eta sormenaren alorrari Santa Teresa komentuan espazio bat eskaintzea.

Bidegurutzeak / Itinerarios comunes erakusketak “ibilbideari buruzko ideia bat artikulatzen du. Erakusketa osatzen duten artista guztien obran agertzen bada ere, kasu bakoitzean berezitasun batetik ematen da, eta interesak eta kontzeptu desberdinak (argia, natura, hondakin itsusia, pintura bitarteko gisa eta kasualitatea) igarotzen diren moduari egiten die erreferentzia. Bost sortzaileek, beren arte hizkera partikularretik, bizitza garaikidearen erdigunean dauden gaiei buruz hausnartzen dute: zaintzak, natura eta jasangarritasuna, indibidualtasuna eta bizikidetza, nortasunaren eraikuntza eta bizitzeko modua. Artistak paisaian barrena ibiltzen dira, eta materialak biltzen dituzte. Material horiek, ondoren, pieza berri bihurtzen dituzte, eta espaziora itzultzen.”

Erakusketa abuztuaren 4ra arte bisitatu ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button