IKUS-ENTZUN

Ibarretxe anaiek “Un mundo casi perfecto” filma estreinatuko dute bihar

Esteban eta Jose Miguel Ibarretxe anaiek euren hirugarren film luzea estreinatuko dute bihar, Un mundo casi perfecto. Oraingoan ere umoreari heldu diote politikoki zuzena ez de komedia egiteko. Filmak Ismaelen (Javier Merino) bizitza gorabeheratsua kontatzen du.

Solo se muere dos veces (1996) eta Sabotage (2000) filmen ostean, badator Ibarretxe anaien hirugarren lan luzea. Izan ere, bihar Euskal Herriko zine aretoetan ikusi ahal izango da. Esteban eta Jose Miguel zuzendariek aurreko lanetan erakutsitako umore beltza jorratzen jarraitu dute bihar estreinatuko den filmean.

Javier Merino ez ezik, Alex Angulo aktorea ere agertzen da pelikularen aktore-zerrendan, -bilbotarrak Ibarretxe anaien aurreko bi filmetan ere parte hartu zuen-.

Un mundo casi perfecto Bilbon filmatu da, eta Ismaelen (Javier Merino) zorigaiztoko bizitza kontatzen du. Dirurik gabe dago, eta hogei kilotik gora gizendu da azken boladan. Horrez gain, neska-lagunak utzi egin du. Tartean, lapurreta bat ikusiko du eta lapurrak xantaia egingo dio. Nahaspila horretan, Debora (Mairim Perez) emagaldua ezagutuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button