MUSIKA

Musikadero Gauak Zallako Gaztetxean

Larunbat honetan, 21.00etan, Musikadero Musika Elkarteak Musikadero Gauak ekimena antolatu du. Talde bik kontzertu ederra eskainiko dute gaztetxean: Erizo (rock, Gasteiz) eta Radioaktiva (rock, Basauri).

Erizo 2006an Gasteizeko hotzaren kontrako antidoto gisa sortu zen taldea da. Modu aleatorioan jotzen dute. Disparando a perros izan zen talde honen lehen lana. Zuzenetan jotzen dute. Erizon Asier( Exhale), Mikel (Avenue, Innuit) eta Aritzek (Avenue, Simca) musikariek osatzen dute.
Radioaktiva kaleko irratia da, jendearen irratia, herriaren irratia bizia, kontzientzia politiko eta sozialarekin, ahotsen ahotsa, erresistentzia eta esperantzaren irratia.

Joan nahi baduzue, gogoratu, larunbatean, otsailak 27, Zallako Gaztetxean, 21.00etan. Sartu ahal izateko liburutegirako liburu bat ekarri beharko duzue.

Musikadero Musika Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button