IKUS-ENTZUN

“I-go zinemara” udako zine-zikloa, Euskadiko Arkitektura Institutuan

Ostiralero, 22:00etan, eta gaur berton hasita, Euskadiko Arkitektura Institutuak zinema eta arkitektura batuko dituen ziklo bat abian jarriko du. Zine-ziklo horrek Eileen Gray: E.1027 erakusketarekin bat egiten du, arkitekto eta diseinatzaile irlandarra eta Kosta Urdinean eraiki zuen etxea ardatz duen erakusketarekin, alegia.

Diogun bezala, filmak ostiralero pantailaratuko dira Arkitektura Institutuko terrazan (EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa arduratu da horretaz, eta bertako ikasleek espazioa I-go zinemara programarako egokitu dute). 21:45ean filmaren aurkezpena egingo da, eta geroago, 22:00etan, proiekzioa izango da.

Gaur, uztailak 23, Le Mèpris (Frantzia-Italia, 1963) izeneko filma pantailaratuko dute. Datozen hitzorduak honakoak dituzue: uztailak 30, Somewhere (EEBB, 2010); abuztuak 6, Youth (Italia, 2015); abuztuak 13, The Ghost Writer (Frantzia, 2010); abuztuak 20, Persona (Suedia, 1966); abuztuak 27, Kékszakállú (Argentina, 2016); irailak 3, Parasites (Hego Korea, 2019) eta irailak 10, Keller (Austria, 2005).

Datu guztiak, Euskadiko Arkitektura Institutuak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button