ESZENA

Hutsegite eta akatsak azpimarratzeko komedia

Igandera bitartean, Bilboko Arriaga Antzokian, Shakespeareren La comedia de los errores lan dibertigarriaz gozateko parada egongo da.

Andrés Limak zuzendutako obraren sei emanaldi eskaintzeko prest, Pepón Nieto, Antonio Pagudo, Fernando Soto, Rulo Pardo, Avelino Piedad eta Esteban Garrido aktoreak arituko dira oholtza gainean..

La Comedia de los errores antzezlana heriotza epai batekin hasten da, eta dena festa bihurtuko da akats baten ondorioz. “Akats baten ondorioz, bikotea aldatu genuen, zuzen geundelakoan eta, akats baten ondorioz, kartzelan amaitu genuen, zintzoak ginela uste bagenuen ere.(…)   Akats eta hutsegiteen segidaren bidez, ikusleek gonbidapena jasotzen dute, akatsaren kontzeptua bera zalantzan jar dezaten. Izan ere… Zer da egia? Zein da «egia» deitzea adostu genuen horren guztiaren jatorria? Non oinarritzen dira erantzun zuzenak? Ez al da, bada, hutsegitea galdera horien guztien erantzuna? Zer lirateke egia eta zuzentasuna, hutsegiterik ez balego? Egia eta zuzentasuna existitzen dira gezurra eta hutsegitea ere badirelako?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button