ESZENA

Huts Teatroaren “Atzerrian Lurra Garratz” pieza, Ziburun

Euskal Kultur Erakundearen bultzadaz Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkia ikusteko aukera eskaintzen du Ibilki programak. Otsailetik ekainera zazpi konpainiaren dozena bat emanaldi eskainiko dira Azkaine, Baiona, Bidarte, Ziburu, Hendaia, Maule eta Donibane Lohizune herrietan. Ekimenean parte hartuko duten talde batzuk honakoak dituzue: Compagnie Jour de Fête, Xake Produkzioak, Itzuli konpainia, Huts Teatroa, Axut!, Huts Teatroa, eta Rouge Elea.

Gaur ere, maiatzak 13, zertaz gozatu egongo da, izan ere, 20:30ean, Ziburun, Huts Teatroak Atzerrian Lurra Garratz pieza eskainiko du. “Gurea ez den lur batean errotzea posible al da? Posible al da familiaren eta aberriaren zama gainean izanda hegaldi propioa egitea? Eta… gau batean gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?” Obraren Testua Ander Lipus eta Amancay Gaztañagaren eskutik sortu da. Ander Lipus eta Laura Penagos dira aktoreak, eta Ibon Rg-k egin du musika.

Ibilki programaren azken saioa ekainaren 28an izango da, Eleka konpainiaren Iki Mihi Klik lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button