MUSIKA

Clutch eta Orange Goblin, Kristonfest rock jaialdian

Metal garaikidea eta stoner estilo gogorra ardatz dituen Kristonfest jaialdiaren bigarren edizioa ekainaren 15ean egingo da Bilboko Santana 27 aretoan. Agertokian, egungo metal eta stoner ausartenaren ordezkari diren Clutch, Orange Goblin, Karma To Burn eta Truckfighters taldeak izango dira agertokian.

AEBetako rock laukote sendoa da Clutch. Taldeak laster argitaratuko duten Earth Rocker izenburudun hamargarren lana aurkeztuko du Bilbon. Ahots grabeak, giro limurtzaileak, eta riff pisutsuak, bezain dinamikoak dira taldearen ezaugarri nagusiak.

Orange Goblin, berriz, Ingalaterrako metal banda onena da zenbait adituren aburuz. 1995 urtean eratua, taldeak hainbat disko argitaratu ditu, tartean, Coup De Grace arrakastatsua, non hasierako stoner eta doom eraginak baztertu, eta hard rock klasikorako bidea hartu zuen, punka ahaztu gabe. Izan ere, disko horretan Misfits talde mitikoaren We Bite kantuaren bertsioa jaso zuten. 2012an, A Eulogy For The Damned lana plazaratu du banda ingelesak.

Truckfighters suediarrak eta Karma to Burn estatubatuarrak, bestalde, stoner estiloaren jarraitzaile amorratuak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button