Gaur, Bilboko Kafe Antzokiak Yellow Big Machine taldearen azken kontzertua hartuko du, 21:00etatik aurrera. Laukote bilbotarrarekin batera, Getxoko El Inquilino Comunista taldek ezagunak joko du.
Hamar urteko ibilbidean, Yellow Big Machine bost lan argitaratu ditu, azkena See you next time, iragan apirilean plazaratua.
Taldekideak bizi-prozesu oso ezberdinak bizitzen ari dira, eta hori dela eta, taldea uztea erabaki dute. Yellow Big Machinek 1990eko hamarkadan iltzatutako rock independentea jorratzen du, noise-rock eta indie-pop estiloaren artean, “Fugazik Pavement bortxatuko balu bezala”. Horretaz gainera, estetika asko zaintzen duen taldea da: bideoklipak, disko-azalak, kontzertuetako irudia…