Nontzeberri

Koldo Mitxelenari gorazarre, EHUn

EHUk, Koldo Mitxelena irakaslea jaio zeneko 100. urtemugan, haren bizitza eta lanak gogorarazi nahi ditu, eta horretarako  haren bizitza eta lana gogoratuko dituzte bihartik aurrera burutuko diren hainbat ekitalditan.

Mitxelenaren omenez antolaturiko jardunaldiak Bilbon hasiko dira, Bizkaia Aretoan, abenduaren 2an, 18:30ean egingo den ekitaldi instituzionalean. Bertan, Pello Salaburu, Pedro Miguel Etxenike, Goio Monreal, Ibon Sarasola, Iñaki Goirizelaia elkartuko dira, eta Antton Valverdek eta Amilotx dantza-taldeak ikuskizuna eskainiko dute.

Eta abenduaren 3an eta 4an, Gasteizen, jardunaldi akademikoak egingo dira, hark eginiko ekarpena gogoratzeko, eta egungo egoera eta erronkak aztertzeko. Horretarako, Iñaki Bazán, Lourdes Oñederra, Iván Igartua Joakin Gorrotxategi Joseba A. Lakarra, Miren Azkarate, Jon Zarate, Blanca Urgell eta Ibon Sarasola adituek, besteak beste, hartuko dute parte.

EHUk hizkuntzalariari egingo dion omenaldi horretan, abenduaren 2an webgune berri bat zabalduko da www.ehu.eus/koldomitxelena
Gune horrek hiru zerbitzu nagusi eskainiko ditu: Koldo Mitxelenaren bizitza eta lanari buruzko informazioa; Koldo Mitxelenaren Obras completas lanaren 15 liburukien aurkibideak; eta Koldo Mitxelenaren lan guzti horietako testuen bilatzailea.

Exit mobile version