ARTEA

Hunkitzen gaituzten gaiak, argazkitan

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak bere hamabosgarren edizioa beteko du aurten irailaren 2tik 26ra. Egitarauak herriko kaleetan lan ederrak eskiniko dituzten artista ospetsuak bilduko ditu. Jaialdiak Elkarbanatu lemapean, “informazioaren irisgarritasunak, migrazio-fluxuek eta desberdintasun ekonomikoek menderatutako mundu batean partekatzearen ideiak izan ditzakeen esanahi berriak aztertuko ditu”.

Begihandi taldeak bultzatuta, Getxophoto jaialdiak 15 urte beteko ditu eta ohiko indarrari eutsiko dio: “hunkitzen gaituzten gaiei aurre egiteko bide bezala ulertu izan du beti irudia. Jaialdia pentsaera kritikoa pizteko eta gizartearekin elkarrizketa bat abiatzeko plataforma da”.
Horretaz gain, jaialdiak interes orokorreko gaien inguruko elkarrizketa bat proposatu nahi dio gizarteari, elkargunerako eta elkarren onarpenerako espazio publikoa berreskuratuz, eta hori guztia, nazioarteko egitarau baten bidez.

Aurtengo egitaraua hiru arlotan hedatuko da: erakusketak, online egitaraua eta egitarau parte-hartzailea. Beste edizioetan bezala, erakusketa gehienak (hogei bat) aire zabalean antolatuko dira, baina aurten, jaialdi hibridoago bat jarriko da bidean, argazkigintzaz gain bideoa, instalakuntza, zinema, errealitate birtuala eta arte digitala ere ikusgai izango baitira.

Jaialdia bertako artistak eta mundu osoko artistak batzeko plataforma bat izango da berriz, eta gune horretan beraien esperientzia eta ezagutza partekatuko dituzte. Aurten parte hartuko duten artista horietariko batzuk honakoak dituzue: Penelope Umbrico Dina Kelberman, Hoda Afshar, Marina Caneve, Eleonora Agostini, River Claure, Etinosa Yvonne, Zahara Gomez, Begoña Salazar edo Shelli Weiler.

Jakingarri guztiak: Getxophoto.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.