ESZENA

Maitasuna bilatzen duten antiheroiak

Arriaga Antzokiak Alex Gerediaga zuzendariaren La sed del minotauro antzezlanaren estreinaldia hartuko du otsailaren 2an (antzezlanaren bertsio elebidun bat izango da, gaztelaniazko eta euskarazko eszenak dituena), eta hurrengo bi egunetan, otsailaren 3an eta 4an, gaztelaniaz antzeztuko da. Khea Ziater taldearen pieza berrian, Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Leire Ucha, Arrate Etxeberria eta Txubio Fdez. de Jaureguik hartzen dute parte.

La sed del minotauro antzezlanean antiheroiak, izaki nahigabetuak eta apur bat desesperatuak, borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiak, gizon eta emakume bihotz handikoak dira protagonistak.
Horiek horrela, “gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraikitzea da asmoa, eraldaketa gertakari bat: berehalako hondoratze baten denboraren eta erreskate baten une magikoaren artekoa”.

Pieza berria egiteko orduan, Alex Gerediagak eta Khea Ziaterrek antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeak bilatzearen aldeko apustuari ekin diote berriz.
Oraingoan, “hotz egiten duen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da den-dena. Zinemaren historian zehar, asko dira kafetegietan garatu diren eszenak eta horiek dira, nolabait, Gerediaga proiektu honetarako inspiratu dutenak, dela narratiboki, dela estetikoki. Izan ere, La sed del minotauron 90eko hamarkadako zinemaren eragin batzuk ikus daitezke”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button