ESZENA

“Soinujolearen semea” antzezlana, Baionan

Bilbon, Gasteizen, Donostian, Madrilen eta Iruñean aurkeztua izan ondoren, Tanttaka antzerki taldeak Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren gaineko eszenarako egokipena egingo du Baionako Antzokian, datorren apirilaren 15ean, 20:30ean.

Fernando Bernuések zuzendu du lana, eta Patxo Telleriak egokitu. Horiez gain, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Vito Rogado, Anke Moll, Iñaki Rikarte, Patxo Telleria, Mikel Losada, Asier Hernández, Amancay Gaztañaga, David Pinilla, Mireia Gabilondo eta Iñaki Salvador aktoreak ibiliko dira, oholtza gainean.

Tanttaka antzerki taldeak ikusgai bilakatu duen lana, honetan laburbil daiteke: “David eta Joseba umetako lagunak dira. Haurtzaroa atzean utzi orduko Davidek deskubritzen du aita nazionalen kolaboratzailea izan zela gerra zibilean. Francoren aurkako borrokaren aurkikuntzak liluraturik, batak arrazoi ideologikoengatik eta besteak arrazoi emozionalengatik biek erabakitzen dute 70eko hamarkadako ETA sortu berrian sartzea. Klandestinitateko borrokaldi labur bezain moldagaitz baten ostean Frantziara erbesteratu behar dute. Deserri hartan heltzen zaizkio Davidi desenkantua, abandonoa eta lagunak eta erakundea traditzea. Kartzelatik ateratakoan, bere kideek arbuiatua, David Ameriketara partitzen da bizi berri bat hastera. Handik hogeita hamar urtera, David Kaliforniako bere rantxoan hiltzeko puntuan dagoenean, horra non agertzen zaion etxera Joseba, iraganeko kontuak eskatzera. Soinulariaren semea behartuta dago orduan bere mamuei aurre egitera, haiengandik ihesi partitu zen Ameriketara baina”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button