MUSIKA

Jazzber, Bermeoko Jazzaldia

Gaur, ekainaren 27an hasiko da Jazzber, Bermeoko Jazzaldia. Ekainaren 30era bitartean luzatuko da, eta lau kontzertu eskainiko ditu bere programazioaren barruan. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira, 20:30ean, eta sarrera doan izango da.

Aurtengoa, Bermeoko Jazzaldiaren XX. edizioa izango da, eta 30era bitartean, egunero, jazzarekin gozatzeko aukera paregabea izango da kostaldeko herrian.
Honako hauek izango dira parte hartuko duten taldeak: Bermeoko Jizz Jazz & Lagunak (ekainak 27); jazz berezia eta interesgarria egiten duen Brasilgo Leo Minax & Mistoquente taldea (ekainak 28); hurrengo egunean Malstrom hirukotea (ekainak 29); eta azken egunean Claudio Jr De Rosa Jazz 4tet talde ezagun eta arrakastatsua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button