IKUS-ENTZUN

Antonioniri buruzko zikloa bere mendeurrenean

Bilboko Alondegiak Michelangelo Antonioni (1912-2007) zinegilearen gaineko zikloa ondu du, italiarraren jaiotzaren mendeurrenaren harira. Zikloa, iragan abenduaren 12an hasi zen, eta 2013ko otsailaren 28an amaituko da. Tarte horretan zuzendariaren lan esanguratsuenak ikusi ahalko dira, hain zuzen, 29 lan, tartean, film luzeak, laburrak eta dokumentalak.

Cronaca di un amore (1950) filmarekin hasi zen zikloa duela astebete. Gaur eta bihar, abenduak 19 eta 20, emanaldi bikoitza izango da, La signora senza camelie (1953) eta Le amiche (1955) filmak, hain zuzen ere.

Ondoren, bere trilogiako lanak ikusi ahal izango dira: L’avventura (1959), La notte (1960, Berlingo Zinemaldiko Urrezko Hartza) eta L’eclisse (1962). Era berean, 40ko hamarkadan filmatu zituen hasierako film laburren hautaketa ere ikusi ahalko da, bai eta bere estreinako filma ere, Gente del Po (1943) dokumentala. Aipagarria ere bada, pop estetikaren ordezkari bilakatu zen Blow-up (1966) pelikula.

Bihar bertan, gure kolaboratzaile Iñigo Bidetxeak zuzendari italiar honen inguruan egin duen lana argitaratuko dugu Ezlekubat atalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button