IKUS-ENTZUN

Huhezinema 19, lanak bidaltzeko epea zabalik

Ireki da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 19. edizioan parte hartzeko epea. Aurten, urtarrilaren 21etik 23ra ospatuko da jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman. Urtero bezala, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikasle talde berri batek hartuko du parte antolakuntzan, jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusietako bat baita hau.

Lehiaketan parte hartzeko epea gaurtik hasita azaroaren 16ra arte egongo da zabalik, eta galdetegi bat bete beharko da Huhezinema web orrian. Bertan ere oinarriei buruzko xehetasun guztiak topatu daitezke, jaialdiak ekarriko dituen berrikuntzekin batera.

Hiru kategoria nagusi izango dira aurtengoan. Sail Ofiziala, non irabazleak 650 euroko saria jasoko duen, eta Ikasleen Saila eta Bideoklipen Saila, non saria 300 eurokoa izango den. Hala ere, hiru sailetan ikusleen saria emango zaio partaide bateri 100 eurotan baloratua, eta Sail Ofizialeko hautagai guztiek ere 150 euro jasoko dituzte finalista izateagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button