IKUS-ENTZUN

Olivier Assayas zuzendariaren “Carlos” filmaren proiekzio berezia

Etzi, urriak 28, emanaldi berezia egingo du Bilboko FAS zineklubak UPV/EHU Abandoibarrako Paraninfoan, 17:00etan, Institut Français erakundearekin lankidetzan. Izan ere, Olivier Assayas zinemagile frantziarrak iaz estreinaturiko Carlos filmaren bertsio osoa ikusi ahalko da, alegia, Canneseko jaialdian erakutsi zituzten 333 minutuak, jatorrizko bertsioan eta azpitituluak gaztelaniaz. Filmak, 70eko eta 80ko hamarkadako Carlos terrorista venezuelar ezagunaren ibilbide gorabeheratsua jorratzen du.

Illich Ramirez Sanchez Carlos 70 eta 80eko hamarkadetako nazioarteko pertsonaiarik ezagunenetakoa izan zen. Dena dela, bere biografia estuki lotuta dago urte horietan izan ziren gertaera garrantzitsu askorekin: Vietnamgo gerra, gerra hotza, Pinocheten estatu kolpea, Afrikako askapen mugimendua, palestinarren kontrako etengabeko errepresioa… Hori guztia da Assayasek bere pelikulan bildu nahi izan duena.

Canneseko zinema jaialdian filmaren bertsio luzea aurkeztu zuten, etenik gabe, osotara 333 minutu. Askorentzat gehiegizkoa izan zen, baina ia denek goraipatu zuten Edgar Ramirez aktore venezuelarraren interpretazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button