IKUS-ENTZUN

Hondarribiko Itsas Etxean BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian sarituriko filmak ikusgai

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak sustaturiko Mendi Tour ekimenari esker, bihar eta etzi, apirilak 8 eta 9, Hondarribiko Itsas Etxean lau pelikula ikusi ahalko dira.

Betiko legez, saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute, izan ere, mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute Hondarribiko programazioa.

Oraingo honetan, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan saritutako lau film eskainiko dira, tartean Mendiak-1976. Joan den abenduan Mendi Filmeko hasiera ekitaldian estreinatu zenez geroztik, azken boladako pelikularik arrakastatsuena bihurtu da: Bilbon Publikoaren Saria eta Mendiko Film Onenaren saria irabazi zituen, eta Iruñeko Golem Baiona zinemetan zazpi astez egon zen karteldegian.
Film hori Luis Arrieta, Dani Burgui eta Jesus Iriartek eginikoa da, eta 1976ko Shakhaur-Hindu Kush espedizio nafarraren bizipenak kontatzen ditu. “Pelikula zoragarri bat, balore asko transmititzen dituena, eta egungo baliabide teknikoekin jantzita, nazioartean ere  arrakasta izateko osagai guztiak dituena.”

Horrez gain, Mikel Sarasola kayaker eta zinegile donostiarraren Jötunn; Chamonix-Zermatt eski zeharkaldia non-stop burutzeko bi emakume atleta puntakoren erronka The Traverse filma; eta Sender Films ekoiztetxe estatubatuarraren Black Ice pieza programatu dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button