ESZENA

Homofobiari eta gorroto delituei buruz

Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren eskutik Rey Desnudo y Chico Muerto lana ikusteko parada egongo da gaur, martxoak 21, Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan. Dramaturgia eta zuzendaritza Iñigo Coborenak dira, eta antzezle taldea Sara Barroetak, Jon Casamayorrek, Itxaso Gilek, Josh Ortiz de Záratek eta Arnatz Puertasek osatzen dute.

Pieza Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren antzerki-proiektua da, eta izaera sozial argia duten istorioak kontatzen dira bertan. Kasu honetako ekintza narratiboa Bilbon gertatzen da, Casilda Iturrizar parkean, hain zuzen ere. Izan ere, antzezlanak historiako benetako pertsonaien eta Bilboko gaur egungo fikziozko protagonisten arteko loturak sortzen ditu, “iragazkirik gabeko begirada irekiaren eta unibertsalaren bidez. Erromatar enperadore nerabe bat, teniente bat Federico II.a izango denaren Prusian, laurogeiko hamarkadako Tokioko gazte bat, Bilboko erdiguneko institutuko ikasle bat… Haiek guztiak konektatuta daude indarkeriaren eta sexuaren bidez, maitasunaren eta heriotzaren bidez, eta haien bizitzak eta bukaerak 58 segundoko bideo biral batean laburbiltzen dira. Zer da lizuna? Zer da zaurgarria?”

Bertan kontatzen den istorioa azaltzeaz gain, ikusleei zuzenean dei egiten die eszenan ikusten ari direnari dagokionez, izan ere “obrak zalantzan jartzen baitu eta gonbidatu egiten baikaitu gorrotoaren eta indarkeriaren aurrean dugun rolari buruz hausnartzera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button