IKUS-ENTZUN

“Kine Rallya”, film laburrak egiteko ekimena Zornotzan

Urria heltzearekin batera, Amorebieta-Etxanoko Kine Zineklub-ek zinema ziklo berri bat abiatzen du, eta horrekin batera, ikus-entzunezko zaleentzat Kine Rallya burutu.

2015. urteaz geroztik Kine Rallya ikus-entzunezkoen lehiaketa martxan da. Taldeek, asteburu batean, ikus-entzunezko pieza bat pentsatu, grabatu eta ekoiztu behar dute, ostegunetik igandera. Aurten irailaren 28tik urriaren 1era arte izango da emango zaien epea. Gero, urriaren 1ean, eta Zornotza Aretoan, film laburrak ikusi ahal izango dira eguerdiko 12:00etan, sari banaketarekin batera.

Ohi denez, ekimena lehiakide guztiei ongietorria emanez hasiko da. Orduan, lanak zein gairen inguruan egon behar duten landuta jakinaraziko zaie. Antolatzaileek aurretik aukeratuko duten Zornotzako hainbat leku ezagun ere agertu beharko dira lanetan.
Behin gaia emanda , pentsatzeko prozesua hasten da, ondoren grabatu, eta muntaia bukatu. Gero partaide bakoitzak bere lana aurkeztu beharko die antolatzaileei Zelaietan, eta hauek epaimahai profesionalarekin batuko dira obrarik onenak aukeratzeko.
Epaimahaiak  euskaraz grabatuta egotea eta  berdintasuna,  LGBT kolektiboa, tolerantzia eta ingurumena moduko gaiei buruz  hitz egitea oso kontuan izango dute.

Informazio gehiago hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button