BERTSOTAN

Bertxoko sariketaren lehen eguna

Hala Bedi Irrati libreak eta Arabako Bertsozale Elkarteak Bertxoko sariketa antolatu dute berriz. Helburu erraza du ekimenak: bertsolari gazteei plazak ematea eta Arabako entzuleagoari saio freskoak luzatzea.

Kanporaketak gaurtik aurrera abiatuko dira eta Murgiako Gaztetxean izango da lehena,  19:30ean, eta bertan Xabi Igoa (Aramaio), Jagoba Apaolaza (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Maialen Saez de Okariz (Gasteiz), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Asier Azpiroz (Zubieta) bilduko dira.

Datorren astean, azaroaren 16an, ostirala, Araiako Gaztetxean, Ander Solozabal (Gasteiz), Iker Pastor (Zalduondo), Iñaki Tena (Gasteiz), Ane Labaka (Lasarte), Irati Majuelo (Iruña), Endika Igartzabal (Gabiria) norgehiagoka hasiko dira.

Azken kanporaketa, azaroaren 23an izango da Laudioko Gaztetxean eta finala, hilak 29, Gasteizen jokatuko da, 22:30ean.

Jarraipena egin nahi baduzue, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button