
Adimena aztoratzen duten substantzien inguruko bi eguneko sinposioa egingo dute bihar eta etzi, Donostiako Tabakaleran, Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren harira. Ana Texeira Pintok zuzenduko du bi eguneko jardunaldia, eta nazioarteko adituek eta hainbat artistek parte hartuko dute.
Tabakaleraren arabera, “sinposioan adimena aztoratzen duten substantzien inguruko egiak eta kondairak aztertuko dira, baita horiekin lotuta dauden kontzientzia egoera ezberdinak ere”.
Ana Texeirarekin batera, hauexek izango dira: Anselm Franke, Antonia Majaca, Jan Peter Hammer, Tamar Guimarães, Christoph Keller, Ibon Aranberri eta Lorea Alfaro.