ESZENA

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren azken saioa

Errekaldeko XIV. Umorezko Antzerki Erakustaldiak hainbat emanaldi eskaini ditu martxoaren 6tik 27ra bitartean. Gazteei zein helduei zuzendutako ikuskizunak dira eta etzi izango da azken saioa.

Aurten Euskal Herriko bi konpainiak (J.B. Pedradas eta Beatriz Egizabal) eta Kataluniako beste bik (Precaria García- La Quebrá eta Lolita Corina konpainia) parte hartu dute.

Azken saioa, martxoaren 27an, euskaraz izango da, eta 19:00etan, Beatriz Egizabalek euskarazko Magma mia pieza eskainiko du. Bakarrizketa honetan, patriarkatuak gure egunerokoan eta gure gorputzetan duen eragina aztertzen da, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik. “Hasarre nago, sutan nago, irakiten nago… Presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute”.

Xehetasun guztiak, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button