ESZENA

“Zurrunbilo” programa eszenikoa, Baratza aretoan

Parasite Kolektiboak antolatuta, EHAZE eta Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean, Gasteizeko Baratza aretoan, Zurrunbilo programa eszenikoa garatuko da martxoaren 26tik 29ra. Ekimenaren helburua da publiko berriengana hurbiltzea, tokiko konplizitatea sortzea eta beste lurralde historiko batzuetako programa eszenikoekin loturak sortzea.

Oraingo honetan, pieza guztiak esperimentu eszeniko laburrak dira, gehienez 30 minutukoak eta gorputza, ahotsa eta jolasa dira errealitatea eta giza esperientzia hainbat dimentsiotan aztertzeko tresna.

Zurrunbiloa martxoaren 26an, ostegunean, hasiko da, 18:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK), EHAZEk antolatutako Euskaraz eta eszenaz etxeko zapatiletan mahai-inguruarekin. Bertan Ane Gebara, Josune Vélez de Mendizabal, Idoia Tapia Martinez, Eihara Fernández de Larrea eta Odei Arregi gonbidatuak izango dira. Ondoren, Esanezin eta Postal Kolekzionistak taldeen kontzertuak antolatu dira.

Jarduerak larunbatean eta igandean hasiko dira berriro Baratzan, ostiralean Korrika Gasteizen izango baita. Hortaz, larunbatean, martxoak 28, 20:00etan, bi pieza labur antzeztuko dira: Arma Tiro Pum (Aitor Vinagret) eta Alter-Nation (Idoia Tapia Martinez).

Eta igandean, martxoak 29, 19:00etan, Aitzol Iraolaren Hustu eta Les bobé bobé taldearen Dada Ü Lala piezak oholtzaratuko dira.

Zurrunbilo programaren nondik norako guztiak, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button