
Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdiaren XII. edizioa uztailaren 4tik 9ra bitartean egingo dute. Orotara mundu osoko 21 konpainiek parte hartuko dute ekimenean. Clownak, malabarerak, aire akrobaziak eta bestelako ikuskizunez gozatzeko aukera paregabea da izango da Kalealdia.
Kalealdiak Bilboko Institutu Frantsesaren laguntza izan du aurten, Génèrik Vapeur konpainiaren presentzia bultzatzeko asmoz. Horretarako, gizon urdinez osatutako Bivouac kalejira ikusgarri eta zaratatsua atondu dute, Kale Nagusian, Moyua eta Arriaga artean, uztailaren 7an, osteguna, 21:30ean. Ikuskizun hori nabarmentzeko modukoa da, ezbairik gabe.
Ez hori bakarrik, izan ere, egun hori izango da egitarauko datarik ikusgarriena. Hala, ikus-entzuleentzat oso deigarria izango den beste ikuskizun bat Delrevés konpainia katalanaren dantza bertikaleko azken ikuskizuna, Repite conmigo da. Abandoko plazan dagoen BBVAren eraikinaren fatxadan eskainiko da, 23:00etan (uztailaren 8an ere ikusi ahalko da).
Egun berezi hori, baina, 18:00etan hasiko da Areatzako kaian. Bertan, Circlou belgikarrek eta zirku garaikideko Lusco e Fusco talde galiziarrak arituko dira.
Kalealdiaren sei egunetan ikusi ahalko diren beste ikuskizun interesgarri batzuk honakoak dira: akrobaziaz eta magiaz osatutako Mimbre konpainia ingelesaren Until now eta Markeliñeren Alterazio magnetikoa.
Halaber, gogoratu egitarau oparo hau uztailaren 4an hasiko dela 19:15ean, Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldeak jaialdirako propio sortu duen dantza tradizionala dela medio. Txangoan, Euskal Herriko folklorean zehar ibilbidea egiteko gonbidapena luzatzen duen ikuskizuna da.
Egitarauaren xehetasun guztiak hemen.