ESZENA

Artekale Egunaren V. edizioa, Mundakan

Aurtengo Artekale Eguna Mundakan egingo da larunbatean, urriak 15. Artekale Egunaren lehenengo edizioa Otxandion egin zen 2012an, ondoren Gopegi, Hondarribia eta Antzuolan izan da.

Mundakako Kale Arte Eszenikoen topaketa honetan  hamar bat euskal antzerki konpainiek hartuko dute parte, bertoko kultura eta kirol taldeekin batera. Hala, bertan izango dira Trapu Zaharra, Dikothomia, Malas Compañías, Suhar Prest, Hortzmuga, La Glo, Toni La Sal, Cia. Barré, Trotamundos, Turukutupá, Gran Rufus, Oihulari Klown eta Pez Limbo.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, “umore kutsuagaz antzerki eta zirku ikuskizun ezberdinak izango dira portu inguruan, ekintzak udaletxeko plazan amaituko dira afari eta dantzaldi herrikoiagaz. Aurreko edizioetan bezala publiko ugari hurbiltzea espero da. Artekale Eguna arratsaldeko 18:00etan hasiko da Mundakako portuan, bertara Julia Idahozabalen ustezko hautsak helduko dira, Ameriketatik etorritako bi semek itsasontziz ekarrita, Jon eta Jhon”.

Pedro Ormazabal, Artekale Egunaren antolatzaile den Artekale elkartearen presidenteak zera nabarmendu du: “ARTEKALE Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea da. 2002tik hona kale arteen sektorea ezagutaraztea eta honen duintasunaren alde lan egitea izan da bere helburua. Gaur egun 31 konpainia, 3 banatzaile eta 7 azoka/ jaialdi gara. Konpainiak diziplina ezberdientakoak dira: zirkua, antzerkia, dantza, magia, clowna…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button