LITERATURA

“Hobe kontatzen ez badidazu” lana kalean

Gerardo Markuletaren itzulpenari esker, Hobe kontatzen ez badidazu (Pasazaite) izeneko ipuin bilduma dugu eskura. Kataluniak dituen idazle interesgarrienetako batzuk bildu ditu autore honek Hobe kontatzen ez badidazu antologian. Bertan Q. Monzó, I. Monsó, S. Pàmies, E. Moliner eta F. Serés idazleen lanak irakur daitezke.

“Aitortu behar dut bilduman ipuinez ipuin, ipuin bakoitza sorpresa bat, ustekabe bat izan dela” esan du itzultzaileak.

Pasazaite argitaletxean dagoen oharrean hauxe irakurri ahal da: “Ipuina da literatura katalan garaikideko genero gailena, bizi-bizia, irakurle eta kritikarien aldetik arrakasta gehien biltzen duena. Horren erakusgarri, Hobe kontatzen ez badidazu antologia honetan bildu ditugun aleak: zorrotzak, zuzen zaurira doazenak, kontzesiorik gabeak, umorez beteak.
Guztira bost ipuingile, hamalau ipuin, ipuin gisako hitzaurre bat. Supermerkatu batean Virginia Woolf ikusi uste duen morroia, abortatu zain dagoen telebista aurkezle nerabea, Michelin izar bat bai baina bezerorik ez duen jatetxea… irakurlerik gormantena ere asetzeko moduko ipuinak, finean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button