BESTELAKOAK

“Hi(ZKI)bridoak” ekimenean lanak aurkezteko azken egunak

Bilboko Euskararen Etxean, euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jarri dute martxan. Laguntza horrek 3.000 euro bideratuko ditu datorren urteko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko. Laster, azaroaren 22an, amaituko da lanak aurkezteko epea.

Laguntzaren helburua “euskarazko kultur emanaldi berriak sortzen laguntzea eta ezagutaraztea eta disziplina eta adierazpide desberdinetako sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea da”. Beti ere, euskaraz. Emanaldiak formatu txikian egiteko modukoa izan beharko du, eta hautatuko den lanak 3.000 €ko ordainsaria jasoko da.

Aukeratutako lanaren lehenengo emanaldia 2022ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskainiko da.

Bost kidek osatuko dute beka honetako epaimahaia: Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak.

Interesa izanez gero, hemen dituzue betebeharreko guztiak.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button