![](https://nontzeberri.eus/wp-content/uploads/2024/12/hitzenbilaerakusketa24.jpg)
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, martxoaren 23ra arte, Sonia Rueda artistaren Hitzen bila erakusketa bisitatu ahal izango da.
Erakusketaren oinarria egilearen bere aurreko obran, Hitz politak lanean, inspiratuta dago. Lan horretan artistak hizkuntzarekiko interes handia eta irudi ugari pizten dituzten euskararen terminoak biltzen ditu. Ondoren, “proiektu horretatik abiatuta, eta bere obran duen presentzia autobiografikoaz jabetuta, artistak hitz berriak arakatu ditu eta bere azken argitalpena eragin duen obsesioa sortu du: aldi berean erakusketaren parte ere baden Hitz polit gehiago.”
Instalazioan gutxi gorabehera 50 obra bisual daude, eta lanekin batera, Miren Agur Meabe idazlearen hainbat poema ere bai. Izan ere, Sonia Ruedak “ez du bakarrik hitzen esanahia transmititu nahi. Irudiak aipatutako hiru taldeetan banatzean artistak unibertso bat sortzen du, giza-nahiak, ingurunearen eta gizabanakoaren arteko erlazioa eta lur bateko kide izatearen zentzua aztertzen dituena”.
Erakusketa ez da Hitz polit gehiago argitalpen horretara mugatzen, izan ere paisaia narratibo independente gisa hedatzen da, “bisitariei hitzen edertasunaren eta ahalmenaren interpretazio bisuala eskaintzen diena”. Erakusketak euskara, emozioak eta identitateak biltzen ditu, hausnarketa eta aurkikuntza sustatzeko espazio berezi batean.