BESTELAKOAK

“Hitzaren Eskola” irailean hasiko da

2023ko irailean hasiko da Azpeitiko Kulturaz Kooperatibaren proiektua den Hitzaren Eskola, eta bertan irakasle hauek arituko dira: Amets Aranguren, Irati Gorostidi, Itziar Ugarte, eta Joseba Sarrionandia. Eta irakasle gonbidatu hauek ere bai: Ion Celestino, Arantza Santesteban, Maider Oleaga eta Peru Magdalena. Interesa izanez gero, izen ematea irekita dago uztailaren 7ra arte.

Hitzaren Eskola 2019an hasi zen Azpeitian, Dinamoa sormen gunea ireki zenean, eta orain arte hiru edizio garatu dira. Bultzatzaileek honako hausnarketa hau egin dute ekimenaren inguruan: “Hitza bera erdigunean jarrita egin dugu eskola hau. Ez diziplina bat, bere tresna eta teknika espezifikoekin, baizik eta hitza bera, bere ertz guztiekin, bere ahal izugarriarekin, bere izaera eta aukera guztiekin. Eta horretarako, hitza euren jardunaren oinarrian daukaten idazle, bertsolari, esatari, itzultzaile, aktore eta abarrak ekarri ditugu eskolak ematera, hitzaren ahozko nahiz idatzizko alderdiak lantzeko, eta adierazpide bakoitzak besteak nola aberastu ditzakeen ikusteko, betiere osotasun baten bila: hitzaren jabe egitea belaunaldi berriak, hitza hartzeko bidea jartzea. Hizkuntza da gure ardatza. Euskara, beraz.”

Lehen hiru edizioetan sei hilabeteko ikastaroa izan da, sei irakaslerekin,..…batzuk aipatzearren:  Gorka Arrese, Harkaitz Cano, Miren Gaztañaga, Irene Arrarats, Igor Elortza,  Lorea Agirre, Arantxa Iturbe, Iñigo Aranbarri, Maddi Barber, Haizea Barcenilla, Andoni Egaña eta Xabier Erkizia, Koldo Almandoz, Mari Luz Esteban, Oier Guillan, Amets Arzallus,….

Aurten Hitzaren Eskola laburrago bat eratu da, eta hiru hilabeteko iraupena izango du, eta sei irakasle izan beharrean lau izango dira orain, goian aipatu ditugunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button