LITERATURA

“Hitzak Hots”, poema musikatuak

Atzo Pamiela argitaletxeak Hitzak Hots izeneko liburu eta DVDaren aurkezpena egin zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantza Urretabizkaiaren poemekin zortzi kantu sortu ditu Antton Valverdek, eta horiek argia ikusi dute orain.

Pamielak bidalitako oharrean Anjel Lertxundik argi azaltzen du nondik sortu eta zertan den ekoizpen berria: “Antton Valverdek bost poeta, bost emakume musikatu ditu bere kontzertu berrirako. Bost poetika, bost ikuskera eta zortzi poema, eta haiekin sortutako zortzi kantu. Bost poeta, zortzi poema, musikari bat, zortzi kantu. Euskal konpas ezagunean bezala, zortziko bat osatzen du kontzertuak: 5/8.
Kontzertuan zehar, zortzi poemen maila ezagutu ahala, galdera baten oihartzuna (hitzak hots) ibiliko zaigu airean: entzundakoak entzunda, zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu eta poema gutxi euskal kantagintzan? Galdera horixe egin genion Anttonek eta nik elkarri orain pare bat urte: zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan? Hortik abiaturik, lanean hasi ginen, galderari erantzuteko modu aktibo batean. Poeta emakume batzuk aipatu nizkion, liburu batzuk ere bai aholkatu eta liburuetako poema batzuk seinalatu. Hortik abiaturik, Anttonek bere selekzioa egin zuen poema gustukoenekin, bere musikara egokitzen zirenekin. Ordutik, gaur entzungo ditugun zortzi poemek bi musika dituzte: poeta bakoitzak eman ziena bere garaian eta Antton Valverdek emandakoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu