BESTELAKOAK

Ahotsenea, Sortzaileen Gunea, osatzeko deialdia

Ahotsenea Landako eraikinaren albo batean egongo da, iaz legez.
Azokara bertara etorriko diren sortzaileekin izango diren elkarrizketa, mahai-inguru, solasaldi eta zuzeneko musika emanaldiek osatuko dute programazioa, baina batez ere, literaturazale/musikazale/ ikusle/entzule parte hartzea bermatuko da.

Zelan parte hartu Ahotsenean? Solasaldia: Kazetari bat laguntzaile dela, lana jendaurrean aurkeztu ahal izango da 30 minututan; Errezitaldia/Irakurketa: Sortzaileen lanaren laginak irakurri ahal izango dira 30 minutuan; Kantalditxoa: 30 minutuko kontzertu txikiaren bitartez aurten kaleratu duzuen musika erakutsi ahal izango duzue, eta beste edozein eratara, hori bai, gehienez ere 30 minutuko tartea izango da.

Ahotsenean parte hartzeko baldintza bakarrak lana euskarazkoa izatea eta 2010ean plazaratutakoa izatea dira.
Ahotsenea goizeko 11:00etatik 20:00etara izango da zabalik.
Zuen izena eman nahi baduzue 656 796 209 eta e-maila hau dituzue kontakturako.

Ahotseneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button