LITERATURA

Literatura, argazkilaritza, musika

Gaur, urriak 23, argazkilaritza eta literatura batzen dituen Noctis proiektuaren aurkezpena egingo da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan. Txelu Angoitia, Jesus Mari Arruabarrena eta Segun Lazkano argazkilarien lanak eta literatura testuen irakurketa konbinatuko ditu ekimen honek.

“Giro ilunean, gutxieneko eszenografiarekin eta argazkien atmosfera irudikatzen duen audio fondoarekin, argazkilariek eta Fran Lasuen musikariak testuen zuzeneko irakurketa gauzatuko dute. Intentsitateekin eta erritmoekin jolasturik, lanen sentsazio eta sentimendu ezberdinetan murgilduko dituzte ikusleak. Hiru proposamenon sorreran, inspirazio iturri ez ezik, argazkien bidezko narratibaren motorra ere bada sarritan literatura”.
Saioaren amaieran ikusleekiko eztabaida izango da, argazkilaritzaren eta literaturaren arteko harremanak gai hartuta.

Beste aldetik, gaur ere, baina Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, Espriu euskaraz mintzo izeneko errezitaldia egingo dute Gerardo Markuletak eta Jabier Muguruzak. Bertan, Salvador Espriu idazle katalanaren poema euskaratuen irakurraldia egingo da Gerardo Markuletaren ahotsean eta Jabier Muguruzaren musika-zatiekin hornitua.

Hauez gain, literaturarekin gaurko beste hitzordu batzuk honakoak dituzue: Birgit VanderbekerenMuskuiluak afaltzeko liburuaz ariko dira 18:30ean, Bermeoko liburutegian.; Itxaro Bordaren Boga boganobelaz mintzatuko dira 19:00etan, Algortako Aldai Patronatuan; Joseph Rothen Hiltzaile baten aitormenanobela aztertuko dute 19:30ean, Zarauzko Garoa liburu-dendan; eta Lander Garrorekin Gerra txikianobelari buruz solas egingo dute 19:30ean, Donostiako Garoa liburu-dendan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button