
Urriaren 31ra bitartean, BAFFEST 2024ko finalisten lanen erakusketak ikusgai egongo dira Barakaldoko kaleetan. Era berean, Malu Reigal eta Carolina Diego iazko irabazleen eta Arguiñe Escandón artista gonbidatuaren erakusketez ere gozatu ahalko da.
Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturalesen laguntzaz bultzatzen duen BAFFEST festibalaren IX. edizio honen helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa ulertuta, herritar orori hurbiltzea, argazkiak udalerrian egunero-egunero erabiltzen diren gune komunetan jarrita.
Lehiaketako 8 finalistak Barakaldora joango dira, eta honako hauek dira: Fernanda Del Barrio, Ensayos para llenar un vacío; Julie Debarre Poner en mi ataúd o quemar; Lilia Ana Ramos, This is Acentejo; Patricia Bofill, Mudar la piel; Paula Artés, Energía sumergida; Paula Elena Ramos, Actriz. Monja. Bandolera; Usue Belandia, Construir desde adentro; eta Virginia Villacisla, Gasolina. Finalistok bisitaldia egingo dute Durero estudioetan urriaren 4an.
Urriaren 5ean, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean emakumeek egindako argazki onenaren hitzordua izango da, BAFFEST Argazki Egunaren esparruan.
Bertan, aurtengo Txapel Horia nor izango den jakingo da, zortzi finalistek lanak epaimahaiaren aurrean defendatu eta gero. Era berean, urriaren 6an, argazkigintza tailerra izango da Lurdes R. Basolíren eskutik.
Informazio guztia: BAFFEST



