BERTSOTAN

“Berriak jaio ginen” liburuaren aurkezpenak

Atzo Iruñean aurkeztu ostean, gaur, ekainaren 20ean, Jon Maiak Berriak jaio ginen liburu berria aurkeztuko du Bilboko Kafe Antzokian, 19:30ean.  Datorren ostegunean, ekainak 22, Baionako Elkar saltokian izango da bertsolaria, eta 26an, Zumaian.

Jon Maia bertsolariak berak lehenengo pertsonan eta lehenengo lerroan bizi izan zuen 80 eta 90 hamarkadetako bertsolaritzaren eraberritze sakon baten hasiera. “Garai haietan bertso eskoletako lehen bertsolari gazteak plazetara iristen hasi ziren, bertsoa erdal eremuetan sartzen, espazio berrietara, garaikideak ziren beste kultur adierazpen batzuekin harreman artistikoak sortu ziren eta horrela, gaur egungo bertsolaritzaren argazkira iritsi arteko eboluzio bati hasiera eman zitzaion”.

Garai hartako giroari argazki pertsonala atera dio lan honekin. “Lehen pertsonan idatzia, bizipenak eta hausnarketak tartekatzen ditu, bertsolaritza modernoaren eta orduko garaiaren erretratu bat eginez”.

Lankuren arabera, “bertsolaritzarekiko interesa gainditzen duen entsegu autobiografikoa osatu du egileak, euskal kulturaren garai hartako esparru eta adierazpide ugari ukituko dituena.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button