Bertsoz beterik dator asteburua, nola ez, baina egun bakoitzerako bat nabarmendu nahi izan dugu guk.
Lehena barikuan izango da, Mungian, Badarraigu Bardintasunera arte saioarekin. Bertan Nerea Elustondo, Aroa Arrizubieta, Izaro Bilbao eta Maddi Ane Txoperena arituko dira 19:00etatik aurrera bertako Torrebillela aretoan.
Urtarrilaren 11n, Beercheese bertso afaria egingo dute Baigorrin, Miren Artetxe, Haira Aizpurua eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Musikariak ez dira faltako, eta Patxi Amulet eta Bastien Mariane arduratuko dira horretaz.
“Bertsoak eta Bixentak Bavaria euskalderekin fusio eginen dute gaualdi batez. Kontzeptu berri eta xinplea: gasna, bertso afari musikatu berezia, berriz gasna, ondotik zuzenezko musikariekin kantari edo bertsolarien plaza librea.”
Eta hurrengo egunean, 12an, Hendaian, Baleak eta Harrera elkarteek antolaturik, bazkaria eta bertso saioa, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, eta Irantzu Idoate bertsolariekin.