IKUS-ENTZUN

Hiritarren koreografiak

Bihar, urriaren 29an, Bilboko La Fundicion aretoak antolaturiko Dantzaldia jaialdiaren barruan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean garatzen ari den Zine-Hiriak zikloarekin bat eginez, hitzaldi dantzatua izango da eta Desagerpenak filma proiektatuko da, 20: 00etan.

1966ko udan, Lawrence Halprin arkitektoa eta paisaia-diseinatzaile estatubatuarrak, Anna Halprin dantza garaikidearen aitzindariarekin batera, Kaliforniako iparraldean hainbat tailer esperimental eta diziplinarteko abian jarri zituzten, ingurumenari buruzko ikuspegi berriak sortzeko nahian. Arkitektura modernoaren eraginpean, eta ekologia, musika, zinema, arte bisualak, koreografia eta argiztapenari buruzko ideia berriek bultzatuta, Experiments in Environment saioetan artistak, dantzariak, arkitektoak eta ingurumen diseinatzaileak bildu ziren punta-puntako hiri esperientzietan.

Progressive Architecture aldizkariko artikulu baten arabera, Halprin bikoteak eta Experiments in Environmeteko partaideek “beren hiria eraiki eta metropoli bateko giroa birsortu zuten, dantzarien hiri-esperientzia arkitektura eta arkitektoen hiri-ikuspegia hiritarren koreografiak bilakatuz”.

Georges Perec-ek dioen moduan: “Ba al dago gure arreta deitzen duen zerbait? Behatu kalea noizean behin, arreta sistematikoarekin. Ezerk deitzen ez badigu, ez dakigu nola ikusi”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu