MUSIKA

Bihar abiatuko da “Tolofolk” jaialdia, Tolosan

Apirilaren 20tik 24ra, Euskal Herriko zein nazioarteko maila goreneko artisten parte hartzearekin, Tolofolk jaialdia egingo da Tolosan, folk musikari ikusgarritasuna emateko.

Aurtengo edizioan Euskal Herriko (Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko taldeak) zein nazioarteko artistak (Kuba, Galizia, Asturias, Mongolia, Katalunia,…) etorriko dira Tolosara.

Bihar abiatuko den jaialdian Abraham Cupeiro multiinstrumentista eta instrumentu-egileak parte hartuko du, Margarida Mariño biolontxelo-jolearekin eta Sabela Caamaño akordeoilariarekin batera.
Ostegunean, Caroline Phillips eta Mixel Ducau Lapurdiko bikote ezaguna joango da Tolosara.  Eta ostiralean, Xabi Aburruzaga Bandek kontzertu ikusgarria eskainiko du Leidorren, eta ondoren folk kubatarra izango da entzungai Frontonen.
Larunbat goizean Kalepoza saioa izango da Tolosako kaleetan: Asturiasko gaiteroak, Kataluniako grallerrak, Tolosaldeko txistulariak eta dultzaineroak, Udaberriko fanfarrea…
Eta arratsaldean, Euskal Herria Plazan, Yesun Erdene Mongoliako musikari, kantu-irakasle eta bakarlaria arituko da , eta bere ostean, Iraide Ansorena tolosarraren Khami folk taldeak kontzertua eskainiko du.

Jaialdia igande arratsaldean amaituko da Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Etxekopar musikari zuberotarrekin eta Xendarineko ahizpa kantariekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button