BERTSOTAN

Udan bertso saioez gozatzeko, bertsozale.com webguneko agenda

Udan bertso saio interesgarriak izango dira Euskal Herriko hamaika plazatan. Guztien berri izateko, ezinbesteko tresna da Bertsozale Elkartearen webgunean jasotzen den agenda.

Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Gaur egun Euskal Herri osoko 2300 bertsolari eta bertsozale batzen ditu. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustatzea du helburu.

Aipaturiko agendan irakurri dugunez, gaur Azpeitiko Ikasberri ikastolan Kilometroak 2011 ekimenaren aldeko jaialdia izango da. Bertan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Jokin Uranga, eta Josu Oiartzabal Xenpelar arituko dira 22:30ean.

Uda osoan egingo diren saio guztien berri izateko sartu bertsozale.com webgunearen agendan.

Show More

Related Articles

Back to top button