IKUS-ENTZUN

“Meek’s Cutoff” filma proiektatuko du Kresala zineklubak

Donostiako Kresala zineklubak Kelly Reichardt zinegilearen Meek’s Cutoff (AEB, 2010) western generoko pelikula aurkeztuko du gaur, martxoak 3, Kutxa Arrasate Aretoan, 19:30ean.

Filmak honakoa kontatzen du: “Historia 1845ean gertatzen da, Oregongo estatuan, basamortuan barrena kolono talde batek egin duen begitazioz betetako bidaia batean. Urrutiko lurren bila doaz kolono horiek, beren etxean nonbait finkatu eta urreari esker fortuna egiteko ustean. Gizon eta emakume horiek beroari eta orientazio eta ur gabeziari egin behar diote aurre, baina beren fedeak aurrera jarraitzera bultzatzen ditu, Stephen Meek menditarraren gidaritzapean. Ipar Amerikako historiako gizon mitiko hark 200 karabana baino gehiago gidatu zituen bere bizitzan”.

Filma 2010eko Veneziako zine-jaialdiko sekzio ofizialean izan zen, bai eta Gijongo jaialdian ere; Asturiasko jaialdi horretan, gainera, Zuzendari onenaren saria jaso zuen. Azken, Gotham sarietan Film Onenaren atalean izan zen izendatua.

Kresalak beste lau emanaldi ondu ditu martxoan: 10ean, Nostalgia de la Luz (Patricio Guzman); 17an, The Cabin in the Woods (Drew Goddard); 24an, Misterios de Lisboa (Raul Ruiz, 2010) filmaren lehen zatia; eta, amaitzeko, 31n, bigarren zatia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button