ESZENA

Hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria, Maitasunaren itxiera antzezlana, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean ikusi ahalko da. Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy dira protagonistak Pascal Ramberten Maitasunaren itxiera antzezlanean. Oholtza gainean, pasioz eta gordintasunez eszenaratuko dute bikote baten haustura lazgarria.

Arriaga Antzokiak dakarren lan berria Pascal Rambert egile eta eszena-zuzendari frantziarraren Clôture de l’amour lanaren euskarazko egokitzapena da. Teatro Kamikaze taldearen La clausura del amor gaztelaniazko bertsioak ere arrakasta handia izan zuen. Oraingoan, Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu du antzezlan hori.

Maitasunaren itxiera lanean protagonisten bakarrizketa-trukeak haizatuko dira, hiltzen ari den maitasunaren bortizkeriaz. “Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean”. Eta giro horretan intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna eta mina ez dira faltako.

Pascal Rambert zuzendariak hala esan du: “Batzuetan gauzak gertatzen dira, begiradaren mirari moduko bat, adibidez. Norbaitek zerbait ikusten du eta begirada horren jabe egiteko gogo handia sentitzen du, edo beste norbaitek haren kontu egitekoa. Barbara Lennie, Israel Elejalde, Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoyren arteko begiradaren errelebo hau La clausura del amor Arriaga Antzokian antzeztuta ikusi zutenean gertatu zen, eta hementxe jarraitzen dut nik beraiekin, euskara zoragarrian eta kultura bikain honetan murgilduta, Miren eta Enekorekin ere, mirari bat balitz bezala”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button