BERTSOTAN

NBTXko fase berria eta Xilaba finalari begira

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen fasea Altsasun hasi da iragan den asteburuan. Bertako saioan sei bertsolari aritu dira kantuan: Sarai Robles Vitas, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar, Saats Karasatorre Martinez, Eneko Fernandez Maritxalar eta Patxi Castillo Graciarena.

Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Saioa Alkaizak eskuratu du puntu gehien (506,5), eta horrenbestez, saioa irabazi eta abenduaren 2an Iruñean jokatuko den finalerako sailkatu da. Haren atzetik gelditu dira Saats Karasatorre (470,5) Sarai Robles (468,5), Eneko Fernandez (465), Ekhiñe Zapiain (464) eta Patxi Castillo (445,5).

Datorren larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen. Hirugarrena eta azkena, azaroaren 19an izango da, Lesakan.

Eta beste aldetik, 2024ko Taldekako Xilabako bigarren finalerdia jokatu zen Azkaineko Kiroletan eta Muttikoak taldeak irabazi zuen. Muttikoak taldeko kideak Irati Alcantarilla, Haize eta Ibai Lekuona eta Miren Artetxe dira. Finala azaroaren 18an izango da Aiherrako Denen Etxean, arratsaldeko 17:00etan (Bertso bazkaria izango da, 12:30ean). Muttikoak taldea Hazparke taldekoen (Nahia Sasco, Ortzi eta Irantzu Idoate) kontra arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button