IKUS-ENTZUN

Hil honetako emanaldiak Nafarroako Filmotekan

 

Emanaldi bereziak atondu ditu Nafarroako Filmotekak abendu honetarako. Lehena iragan abenduaren 1ean izan zen, eta HIESA egunaren kariaz, Phillip Morris ¡Te quiero! izeneko filma pantailaratu zen.

Gaur bertan bigarren emanaldi programatu da, 19.45ean. El tormento y el éxtasis film intentsua pantailaratuko da. Charlton Heston aktoreak gorpuzten du Miguel Angel (1475-1564) pintorearen figura Sixtinako margoak pintatzen dituen bitartean. Aurten 450 urte hil zelako omenez egingo da emanaldia.

Hirugarren saioa datorren asteko ostegunean burutuko da, abenduak 11, Verd, Dolç, Jazz izeneko pelikularekin. Lan horretan haurren pedagogiara hurbilduko gara.

 

Show More

Related Articles

Back to top button