ARTEA

Jelena Sredanovic-en aire paisaiak Bilbao Arte Fundazioan

Jelena Sredanovic-en (Novi Sad, Serbia, 1982) Clouds and Reflections erakusketa ikusi ahal izango duzue, Bilbao Arte Fundazioko erakusketa gelan, otsailaren 23ra bitartean. Bilbao Arte Fundazioaren 2011eko beka-programan burutu zuen Jelena Sredanovic-ek bere proiektua, BBK Fundazioak emandako diru-laguntzaz.

Artistaren bidaietan, hegazkinaren leihotik begiztatzen dituen aire-paisaien argazkiak egiten ditu. Kameraren lenteak lurraren itxura aldakorra antzematen du hodei-geruza mehe batean zehar, eta horixe erabiltzen du egileak bere lanaren abiapuntu gisa.

Bilbao Arte Fundazioaren oharrean honela esplikatzen da bere lana: “Xilografiaren eta japoniar papereko geruza askoren bitartez, obra geruza-estratifikazio baten modura egituratzen da, eta geruza horiek, fisikoki beregainak badira ere, koloreen teilakatze optiko baten bitartez sorturiko multzo baten moduan eragiten diote elkarri, sakontasun- eta mugimendu-sentipena eraginez.
Jarduteko modu horrekin, erabilitako bitartekoen aukera eta perspektiba berriak esploratzen ditu, espazioa eta argia artearen pertzepzioaren funtsezko elementu gisa baliatuz.”

Airetiko irudi koloretsuak ikusteko parada beraz, otsailaren 23ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button